Tekniker

IoT proiektu berritzaileak sarituko dituen lehiaketa

Data 09-03-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak . IoT .

Gauzen Interneten eremuan garatu diren azken teknologiak jorratzen ditu IoT Week 2018 biltzarrak, eta lehiaketa bat antolatu du, ideia berritzaileak dauzkaten startup-ek laguntza jaso dezaten beren negozioen sustapenean.

IoT Week 2018 biltzarrean, Gauzen Interneten eremuko azken joerak eta berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dira, eta, biltzarraren esparruan, “Startup Competition” bat antolatu da, IoT teknologiekin zerikusia daukaten proiektu berritzaileen bila.

Gauzen Interneten arloko startup eta ekintzaile berritzaile onenei ikusgarritasuna, aitortza eta beren produktuak zein negozio-planak kide potentzialei, bezeroei eta inbertitzaileei aurkezteko aukera ematea da Startup Competition horren helburu nagusia.

Up! Euskadi ekintzailetzaren euskal ekosistemak, IoT Forum biltzarraren antolatzaileak eta IK4-TEKNIKERek (local host gisa) antolatu dute ekimena, Europako beste ekintzailetza-ekosistema batzuen laguntza jasotzearekin batera.

Nork har dezake parte?

Bereziki, Gauzen Interneten eremuko teknologiekin edo biltzarrean jorratuko den edozein eremurekin zerikusia duten startup-ei dago zuzenduta deialdia; hots, negozio berri bat hasten ari diren enpresa aktibo eta ekintzaileei.

Startup Competition lehiaketa 2018ko ekainaren 5ean izango da, Bilboko Euskalduna jauregian.

Informazio gehiago

IoT Week 2018 biltzarraren Startup Competition lehiaketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez biltzarraren webeko lehiaketaren atalera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu