IK4-TEKNIKERek eta NUPek ingeniaritzako ikasketak berriki bukatu dituzten ikasleen lan merkaturako sarrera errazteko bat egin dute

Data 19-07-2016 IK4-TEKNIKER

Zentro teknologikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Eibarren, gaur, hezkuntzan lankidetza sustatzeko elkarlanerako esparru-akordio bat sinatu dute.

Mundu akademikoa eta enpresa munduaren arteko loturak estutzeko asmoz, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), gaur goizean, amankomunean dituzten interesetan, hau da, ikasleak lan mundura sartzea, ezagutza zientifiko eta teknologikoa sortzea eta sektore pribatura pasatzea sakontzeko esparru-akordioa sinatu dute.

Akordioa, Eibarren, zentro teknologikoaren egoitzan sinatu dute eta ingeniaritzako titulazio ezberdinetako ikasleak lan mundu profesionalean sartzen lagunduko dituzten formula ezberdinak martxan jartzea aurreikusten du.

Besteak beste, NUPeko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko graduko eta graduondoko ikasleek haien praktikak eta haien prestakuntza akademikoak egin ahalko dituzte, beste ikergai batzuen artean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), fabrikazio aurreratua, gainazalen funtzionalak eta produktu-ingeniaritza ardatz dituen zentro teknologikoaren egoitzetan.

Horrela, ikasleek, haien ekintzailetza gaitasuna indartzen duten bitartean, jarduera profesionalerako beharrezkoak dituzten gaitasunak eskura ditzakete.

IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusiak, Alejandro Bengoak, eta NUPeko errektoreak, Alfonso Carlosenak, sinatu dute hitzarmena. Hitzarmenak, ikertzaile gazteek haien doktoretzak egiteko bide berriak aurkitzea, bi erakundeetan doktoretza-ikasle nazional eta nazioartekoen harrera sustatzea eta IK4-TEKNIKEReko doktoreak NUPeko doktoretza tesiko epaimahaietara gehitzeko aukera aztertzea ahalbidetuko du.

Gainera, akordioa behar berriak identifikatu eta aurrea hartzea baimentzen duten ikerkuntzan parte hartzen duten pertsona ezberdinen arteko komunikazio-kanalak ezartzeko diseinatuta dago.

Graduondoko programetan elkarlana eta programa horien ikasgaien edukiak garatzeko lankidetza ere barne hartzen ditu.

I+G eta doktoretzarako hitzartutako akordioak

Mugagabea den itunean, IK4-TEKNIKERek ikasleen gaitasunen garapena norabideratu, ikuskatu eta kontrolatzeko eta haien prestakuntza jarduerak gauzatzeko beharrezko baliabideak bermatzeko konpromisoa hartu du.

Elkarlanak, era berean, NUPeko I+G eta doktoretza estrategiak indartuko dituzten kideen bilaketa sustatzea du helburu.

Gero eta lehiakorragoa eta nazioartekotuagoa den gizarte honetan, bi erakundeek dakite, irakaskuntza, hezkuntza, zientzia eta teknologia gisako esparruetan behar berriak daudela, eta testuinguru honetan, elkarlana oso garrantzitsua dela.

Horregatik, IK4-TEKNIKER eta NUPek aukerak identifikatu, erronkei aurre egin eta agertoki berriei aurre hartzea baimenduko dieten sinergiak bilatzeko konpromisoa hartu dute.

PDF deskarga