Tekniker

Ingeniaritza termikoan aditua den ikertzaile baten bila gabiltza. Elkartu zaitez gurekin!

Data 25-04-2019 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKEReko Ingeniaritza Mekanikoko Unitatearen Ingeniaritza Termikoko taldean integratuko den lankidetza egonkor baten bila gabiltza, I+G+b proiektuetan elkarlanean aritzeko.

Ingeniaritza Termikoko taldeak modu jarraituan egiten du lan Europako kideekin, Europar Batasunaren askotariko programen esparruan eta askotariko eremuetan; hala nola, eguzki-energian (MOSAIC, CAPTURE eta REACT proiektuak), banaketa-sareetan (AMBASSADOR eta INDIGO proiektuak) eta energia-eraginkortasunean (RESPOND proiektua).

Ingeniaritzan goi-mailako titulazioa eta energia termikoko master bat edo antzekoren bat dituen pertsona bat nahi dugu, tokiko mailan nahiz Europan proiektuak kudeatzen eta egiten lanean ibilitakoa. Nahitaezkoa da ingelesa jakitea, eta euskara baloratuko da.

Proiektuak garatzean ezagutzak eta eskarmentua integratu ahal izateko, lidergo teknologikoa eta harremanak eraikitzeko trebetasun solidoak dituen pertsona behar da (zuzeneko elkarrizketak bezeroekin eta kideekin, proiektu europarretan), marraztutako xedeak lortzeko interes iraunkorra duena.

IK4-TEKNIKERen berehala lanean hasteko lanpostua eskaintzen dugu, lanpostu egonkorra bihurtzeko helburu argiarekin, eta aurkeztutako profilari dagokion ordainsariarekin.

Informazio gehiago

2019-MEC-Térmica eskaintzari buruzko informazio gehiagorako, klikatu hemen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu