Ikertzaile bila gabiltza automatizazioaren eta kontrolaren arloan. Elkartu gurekin!

Data 21-02-2017 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKEReko automatizazio- eta kontrol-unitatean ikertzaile izateko pertsona baten bila gabiltza. Goi-mailako titulazioa azken bost urteotan eskuratu duten pertsonak ditugu buruan, eta, ahalko balitz, doktoretza dutenak.

Berehala hastea eskaintzen dugu, bai eta egonkortu daitekeen jarduera, etengabeko prestakuntza eta egindako ekarpenekin bat egingo duen ordainsaria ere.

2017-AUT-01 eskaintzari buruzko informazio gehiagorako, klikatu hemen.