Tekniker

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du MetMap biltzarrean

Data 18-01-2019 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak . Inspekzioa eta neurketa .

Makina-erremintak automatikoki egiaztatzeko teknologiaren garapena aurkeztuko du zentro teknologikoak biltzarrean.

2019ko urtarrilaren 22an eta 23an, Sheffield-eko (Erresuma Batua) Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroak (AMRC izenez ezagutzen denak) MetMap biltzarra hartuko du, fabrikazio aurreratuan txertatutako metrologiaren etorkizunaz aritzeko.

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du biltzarrean, “Process monitoring” izeneko saioan, "Integrated volumetric error mapping solution for traceable on-machine tool measurement" ponentziarekin, zeina makina-erremintak automatikoki egiaztatzeko eta horren bidez makina-erremintarekin berarekin piezak eta osagaiak egiaztatzeko teknologiaren garapenari buruzkoa izango den.

Zehazki, zentro teknologikoak irtenbide bat (“Integrated multilateration for machine tool automatic verification”) garatu du. Makina-erreminta baten geometria lan-bolumen osoan automatikoki egiaztatzea da irtenbidearen helburua, eta, horretarako, Tracker laser-sistema sartu du makinan bertan, tresna bat balitz bezala.

Makina-erreminta ertain eta handien egiaztapena egiten du irtenbideak, lan-bolumen osoan eta automatikoki, denbora-tarte txikian. Gainera, makinaren funtzionaltasun gehigarri gisa txertatzeko aukera eskaintzen du.

Biltzarrari buruz

MetMap biltzarrean, zehaztasuneko metrologian egin diren garapen berriak aztertuko dituzte hainbat adituk, giltzarriak baitira horiek industria-arloko erabiltzaileentzat eta fabrikatzaileentzat.

Biltzarrean, lau gai hauek jorratuko dira: sentsoreen garapena, prozesuaren monitorizazioa, prozesuaren kontrola eta datuen tratamendua.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, bisitatu ezazu ekitaldia MetMap biltzarraren webean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu