4.0 Industria: zein abantaila ekar dakizkioke nire enpresari?

Data 23-03-2018 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKERek 4.0 Industriako irtenbide pertsonalizatuak ezartzen laguntzen die enpresei, bere metodologiatik abiatuta.

Enpresa batean 4.0 Industria modu eraginkorrean ezartzeari begira, IK4-TEKNIKERek bere eredua dauka, zeinak hiru kontzeptu giltzarri biltzen dituen: Estrategia (baliodun proposamena edota negozio-eredua zehaztea), ekoizpen-eredua (estrategia horri erantzungo dion ekoizpen-eredua zehaztea) eta teknologiak eta aktibo teknologikoak identifikatzea.

Enpresa bakoitzaren berezitasunak zehazten du zein unetan dagoen 4.0 Industriako irtenbideak ezartzeari dagokionez. Testuinguru horretan, enpresekin elkarlanean aritzeko hiru fase zehaztu ditu IK4-TEKNIKERek: 4.0 Industriaren hastapen teoriko-praktikoak txertatzea da lehenengoa; aukeren diagnostikoa eta azterketa egitea da bigarrena, eta premia zehatz bakoitzari 4.0 Industriako irtenbideak ezartzeko ekintza-plana egitea da hirugarrena.

Eszenatoki berri horrek eskaintzen dizkizun abantailak aprobetxatu nahi dituzu?

Klikatu hemen: INDUSTRY 4.0