2017 URTEKO TXOSTENA

nean ezarritako lankidetza-esparrua xede horri begirako tresna apar- ta da: hurbiltzeko eta ezagutzeko deia egiten diet enpresei. Halaber, biharkoan daukagu jarrita begi bat, eta ikerketa-jarduera au- rreratuak egiten ditugu etorkizuneko arlo zientifiko-teknologikoetan, ikertzaileak trebatuz eta herri honen etorkizun industrialean laguntzaile eraginkorrak izateko behar diren bitartekoz hornituz geure burua. IK4-TEKNIKERen jarduera bera albo batera utzita, zaintza teknologi- koan eta harreman sinergikoan sakontzen duten lankidetza-ereduak eraikitzen ditugu, eraginkortasun handiagoa erantsiz gure inguruko enpresen lehiakortasunari eta transferentzia teknologikoari. Hori de- la-eta, IK4 aliantzarekin daukagun konpromisoa erabatekoa da, kide sortzaileak eta aliantzaren eraikuntzan engaiatutako kolaboratzaileak garen heinean. Baterako lanean hainbat urte eginez sortu den ere- dua da IK4, eta aktibo garrantzitsua da osagarritasunari, informa- zio-fluxuaren kanalizazioari eta abarri dagokienean, aliantzako zentro bakoitzak erabaki koherenteak hartzea, sinergiak aprobetxatzea eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen ordenamen- duan eragin positiboa edukitzea ahalbidetzen baitu. 2017ko ekitaldiak, urte horretan ekin baitzitzaion 2017-2020ko Plan Estrategikoari, IK4-TEKNIKERek aurrerapen nabarmenak egin dituela erakusten du, bai eskaintza teknologikoa sendotu izanari dagokionez, bai enpresekiko lankidetza areagotu izanari dagokionez. Europan du- gun presentzia ibilbide ezin hobea ari da egiten, parte-hartze finkatua baitugu eta proiektu garrantzitsuetan buru baikara. IK4-TEKNIKER, beste urte batez, aktibo garrantzitsua izan da industriaren eta gizartearen zerbitzura dagoen unibertso zientifiko-teknologikoan, eta halaxe aitortzen dute enpresa askok; beren konfiantza eskertu nahi diet horiei. Patronatu Batzordeko nagusiei ere luzatu nahi diet esker ona, beren konpromiso eta arduragatik, eta baita IK4-TEKNIKEReko langileei ere, zentroaren garapenarekin konprometitutako jarrera erakusteagatik. Nire aitortza benetakoena erakundeei, beren laguntzarengatik, zutabee- tako bat baitira zentroaren etorkizunean. Hurbiltzeko eta Erakunde Kolaboratzaileen Planean ezarrita dagoen lankidetza-esparrua ezagutzeko deia egiten diet enpresei. AURKIBIDEA 01 PRESIDENTETZAREN MEZUA 02 ZUZENDARITZA NAGUSIAREN TXOSTENA 03 MERKATUKO ZUZENDARITZA 04 TEKNOLOGIA ZUZENDARITZA 05 GURE BEZEROEN ETA KOLABORATZAILEEN AHOTSA 06 DIRU-SARRERAK ETA KONTABILITATE-BALANTZEA 07 ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK ETA PATRONATU BATZORDEA 08 IK4 RESEARCH ALLIANCE

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5