2017 URTEKO TXOSTENA

Jesús María Iriondo Arrizabalaga IK4-TEKNIKEReko presidentea Gero eta teknifikatuago dagoen mundurantz goaze- la eztabaidatik kanpo dago; ebidentziak gainditzen gaitu. Bilakaera horrek gure estrategia teknologikoa monitorizatzera eta etengabe berrikustera behartzen gaitu, estrategia hori aldaketetara egokitze aldera, egunetik egunera maizago gertatzen baitira aldake- tak. Bi bide nagusitan oinarritzen dugu eredu estra- tegikoen garapena jorratzeko modua: alde batetik, produktuen/zerbitzuen gaur egungo eskarian, eta, bestetik, joeren eta etorkizuneko premien azterketan, eredu propioak eta lankidetzen ondoriozkoak hartuta erreferentziatzat. Jarduteko bi bideak paraleloki gauzatu daitezke. Lehenengo bidean, lehentasun eta betebehar bat dugu: trebeak eta azkarrak izan behar dugu enpresei produktu eta zerbitzu berriak garatzen laguntzeko or- duan, bai eta transferentzia teknologikoan eta produktuen industriali- zazioan ere. Bigarrenean, bikainak izan behar dugu prospektiba tekno- logikoa aztertzean, merkatuko joerak zehazten dituzten ildo nagusiak identifikatzean eta I+Garen aldeko epe luzerako apustuak egitean. Gaur egun Europan dabiltzan merkatuetako espezializazio-ereduetan eta enpresek eskatzen duten garapen teknologikoan oinarrituta inter- preta dezakegu lehenengo bidea. Bigarren bideak inbertsio-ahalegin handia egitea eskatzen du, epe luzerako I+G jarduerak garatu nahi baditugu. Gainera, ikertzaileak eta erakundeetako langileak trebatze- ko orduan, ezinbestekoa da enpresa-sektorearen eta eremu akademi- koaren konpromisoa, epe luzerako apustuetan behar den egonkorta- suna ziurtatuko duten inbertsioak egin ahal izateko. Horri begira, zeharkakotasun teknologikoa robotikaren, sentsoreen, laser-fabrikazioaren, gainazalen ingeniaritzaren eta fabrikazio aurre- ratuaren eremuetan jorratzea da gure apustu estrategiko giltzarria, espezializazio teknologiko egonkorra edukitzea ahalbidetzen baitigu horrek, hainbat merkatutara berbideratu daitezkeen neurrian, globali- zazioaren ondorioz bizitzen ari diren mutazioan, testuinguru politikoan, diru-fluxuetan eta moda teknologikoetan oinarrituta. Zeharkakotasun hori kontzeptualizatzeko, ibilbide-orri bati jarraitzen diogu; bertan, zentroaren diru-sarreren % 50ek transferentzia teknologikoko jardue- ren inguruko eremuetan daukate jatorria, eta ezagutza garatzeko jar- dueren ondorioz iristen da beste % 50. Jakitun izanik enpresek produktu teknologiko anitzetan are gehiago garatu behar dutela, hainbat arlotan esploratu ahal izateko aliatua da IK4-TEKNIKER: zaintza teknologikoa, produktuen garapena, pres- takuntza, garapen-bideak eta abar. Erakunde Kolaboratzaileen pla- Zeharkakotasun teknologikoa robotikaren, sentsoreen, laser- fabrikazioaren, gainazalen ingeniaritzaren eta fabrikazio aurreratuaren eremuetan jorratzea da gure apustu estrategiko giltzarria. 01 PRESIDENTETZAREN MEZUA AURKIBIDEA 01 PRESIDENTETZAREN MEZUA 02 ZUZENDARITZA NAGUSIAREN TXOSTENA 03 MERKATUKO ZUZENDARITZA 04 TEKNOLOGIA ZUZENDARITZA 05 GURE BEZEROEN ETA KOLABORATZAILEEN AHOTSA 06 DIRU-SARRERAK ETA KONTABILITATE-BALANTZEA 07 ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK ETA PATRONATU BATZORDEA 08 IK4 RESEARCH ALLIANCE

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5