2017 URTEKO TXOSTENA

José Miguel Erdozain IK4ko zuzendari nagusia 08.2. IK4 RESEARCH ALLIANCE Euskadiko enpresek, beren lehiakortasuna oso in- gurune globalizatuan finkatu ahal izateko, gero eta gehiago aktibatzen dituzte berrikuntzako eta gara- pen-teknologikoko planak, eta, testuinguru horretan, IK4 Aliantza Teknologikoak funtsezko laguna izaten jarraitzen du sektore pribaturako. Etorkizunak dakarzkigun erronkei eredu berri batetik egiten diegu aurre: zazpi zentro teknologikotan antolatuta gaude, eta elkar osatzen eta sinergiak batzen laguntzen duten proiektuak garatzeko lanean jarraituko dugu. Joan den urtean 101,5 milioi euroko diru-sarrerak izan genituen, eta ia % 57,75k (58,59 milioi) enpresei egindako transferentzietan zuten jatorria; bereziki, Euskadin, non halakoa baita diru-sarrera osoaren % 84. Bestalde, 33 patente eskatu dira, eta 1.100 langile baino gehiago ditu, haien heren bat doktoreak. Iaz, gainera, bi filial berri sortu ziren, eta, horiekin 88 enpresa berri sortu dira guztira, IK4 Aliantzaren inguruan. Europan, laneko ingurune konplexua eta oso lehiakorra izanagatik, sendoa da gure aliantza osatzen duten zazpi zentroen jarduna. IK4ko zentro teknologikoek ahalegin handia egiten dute punta-pun- tako ekipamenduak eskuratzeko eta oso langile prestatuak eta talen- tudunak kontratatzeko, ezinbestekoak baitira biak ikerketako aban- goardian egoten jarraitzeko. Joan den ekitaldiko laneko alor nagusiak hauek izan dira: materialen eta prozesuen ikerketak, komunikazioaren eta informazioaren teknolo- giak eta mekatronika. Energiaren, ingurumenaren eta nanoteknologien alorretan ere garapen teknologikoko ekimen garrantzitsuak garatu dira. Laburbilduz, gure emaitza ekonomikoen bilakaera positiboa izan da aurreko urteen aldean, eta 2018ko aurreikuspenek ere goranzko joera dute. Gure jarduerari buruzko datuak ikusita, konfiantzaz begiratu dezakegu aurrera, eta, horrez gain, etorkizun hurbilean gertatuko diren aldake- tek aurrera egiteko aukera emango digute enpresei aplikatutako I+G+- Ban zerbitzu hurbila eta bikaina emateko egiten dugun lana indartzen. Etorkizunak dakarzkigun erronkei eredu berri batetik egiten diegu aurre: zazpi zentro teknologikotan antolatuta gaude. AURKIBIDEA 01 PRESIDENTETZAREN MEZUA 02 ZUZENDARITZA NAGUSIAREN TXOSTENA 03 MERKATUKO ZUZENDARITZA 04 TEKNOLOGIA ZUZENDARITZA 05 GURE BEZEROEN ETA KOLABORATZAILEEN AHOTSA 06 DIRU-SARRERAK ETA KONTABILITATE-BALANTZEA 07 ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK ETA PATRONATU BATZORDEA 08 IK4 RESEARCH ALLIANCE 08.1. Presidentetzaren mezua 08.2. Zuzendaritza Nagusiaren mezua 08.3. 2017ko datuak

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5