2017 URTEKO TXOSTENA

Antxon López Usoz IK4ko lehendakaria 2017a erronkaz betea joan da, eta, orain, IK4 Aliantza Teknologikoak konpromiso sendoa izaten jarraitzen du ezagutza zientifikoa eta teknologikoa enpresa sarera transferitzeko eta, hala, haien lehiakortasuna area- gotzeko. Adierazle ekonomikoak pixkanaka hobetzen ari dira, eta horrek aukera ematen du I+Gko planak bizkortzeko, bai enpresetan, bai administra- zio publikoetan; hala, etorkizunari baikortasunez begiratzeko egoeran gaude. IK4ren helburu nagusia enpresei eskaintza sendo, lehiakor eta era- ginkor batekin laguntzea da oraindik ere. Iaz, gure diru-sarrera kontso- lidatuak 101 milioi eurotik gora izan ziren, eta horien % 57,73 sektore pribatutik datoz. 2017an, bi gertakarik eragin handia izan zuten IK4n: batetik, Aliantza utzi zuten gure bi zentro teknologikok, eta, bestetik, Teknologiaren Euskal Partzuergoa sortu zen. Bi gertakari horiek gogoeta-prozesu bat abiarazi zuten, gure DNA —elkarlana eta berrikuntza oinarri dituena— indartuz egoera berri horri aurre egiteko; hala lortzen den ereduak aukera emango digu enpresetatik ezin hurbilago egoteko, zentroak es- pezializatuagoak izateko, sinergiak batzeko eta eskaintza teknologiko bereizi bat osatzeko. IK4k badu beste erronka bat ere: datozen urteetan, zaila izango da talentua erakartzea eta trebatzea, eta hari eustea. Teknologia digitalak gero eta gehiago erabiltzen dira fabrikazioaren esparruan, eta, ondorioz, langile-profil berriak behar dira, makinetako eta fabrikazio-prozesue- tako datuak analizatzeko gai direnak, proposamen baliotsu berriak egin ditzaten, lehiakortasunak eta kalitateak gora egiteko eta energiaren kontsumoa optimizatzeko. Aldaketa- eta eraldaketa-testuinguru honetan, profil zientifikoak eta teknologikoak trebatzen laguntzen duten jarduerak sustatzen jarrai- tuko du IK4k, zentroetan sortutako ezagutza merkatura transferitzeko bidea izan daitezen. 08.1. IK4 RESEARCH ALLIANCE EIK4ren helburu nagusia enpresei eskaintza sendo. AURKIBIDEA 01 PRESIDENTETZAREN MEZUA 02 ZUZENDARITZA NAGUSIAREN TXOSTENA 03 MERKATUKO ZUZENDARITZA 04 TEKNOLOGIA ZUZENDARITZA 05 GURE BEZEROEN ETA KOLABORATZAILEEN AHOTSA 06 DIRU-SARRERAK ETA KONTABILITATE-BALANTZEA 07 ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK ETA PATRONATU BATZORDEA 08 IK4 RESEARCH ALLIANCE 08.1. Presidentetzaren mezua 08.2. Zuzendaritza Nagusiaren mezua 08.3. 2017ko datuak

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5