Web-mintegia: “Koordenatu bidez neurtzeko makinen kalibrazioa, ISO 10360 arauaren arabera, tracer laser teknologiarekin”

Data15-07-2020 - 15-07-2020 Data

Online

Web-mintegia, kalibrazioa, koordenatu bidez neurtzeko makinak, MMC, ziurgabetasuna

Koordenatu bidez neurtzeko tamaina handiko makinen (MMC) kasuan, kalibrazio-prozesua zaila izan daiteke, patroi fisikoen erabilera eskala honetara mugatuta baitago. 3 metroko luzeratik aurrera, patroiaren egonkortasuna eta muntaketa bera ez dira praktikoak eta zehatzak.

Horiek horrela, tracer laser teknologiak aukera ematen du kalibrazio-prozesuan neurketa denbora laburragoan egiteko, eta neurketa ziurgabetasuna eskala mikrometrikoan mantentzeko.

Teknologia horrek eskaintzen dituen aukerak azaltzeko, Teknikerrek doako web-mintegi bat antolatu du, “Koordenatu bidez neurtzeko makinen kalibrazioa, ISO 10360 arauaren arabera, tracer laser teknologiarekin" izenburua duena; datorren asteazkenean, uztailak 15, egingo da Ordu erdiko ikastaroa da, eta 15:00etan hasiko da.

Web-mintegi honetan koordenatu bidez neurtzeko makinetarako konponbideak eskainiko dira, zeinak, beren tamaina handiagatik, aeronautika, makina-erreminta, haize-energia eta zehaztasun handiko mekanizatua bezalako sektoreetan erabiltzen diren.

Informazio gehiago

Izena eman hemen.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu