Web-mintegia: “Ekoizpen plantaren digitalizazio segurua”

Data16-07-2020 - 16-07-2020 Data

Online

Web-mintegia, digitalizazioa, zibersegurtasuna, automatizazioa

Ekoizpen plantan eragiketak automatizatzea inoiz baino beharrezkoagoa da industriaren sektoreko enpresentzat, horrela lortuko baitute eraginkorragoak izatea, eskariari hobeto egokitzea arloen arteko elkarlana erraztea eta bezeroei zerbitzu proaktiboagoak eskaintzea Enpresa konektatuagoa, integratuagoa, malguagoa, automatizatuagoa eta adimendunagoa eraikitzeko aukera da. Aldi berean, ordea, OT zibererasoen arriskua ere nabarmen handitzen da; hortaz, bide horri modu seguruan ekitea ezinbestekoa da enpresaren errentagarritasuna bermatzeko.

Sektore horretako enpresei zeregin horretan laguntzeko, Ibermática-k eta Tekniker-ek “Ekoizpen plantaren digitalizazio segurua” izeneko web-mintegia antolatu dute. Doakoa da, eta on line egingo da uztailaren 16an, osteguna, 11:00etan.

Web-mintegian —45 minutukoa, gutxi gorabehera— azalduko da nola digitalizatu ahal den planta modu seguruan, bai eta digitalizazioak enpresentzat dituen abantailak ere; izan ere, kostuak gutxitzeaz gain, diru-sarrerak handitu ditzakete.

Eman izena hemen.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu