Tekniker

Ur-zurrusta bidez fresatzeko sistema baten onlineko kontrola

Helburua

Ur-zurrusta bidezko doitasun-fresaketako sistema bat garatzea.

Emaitzak

Ur bidezko mikroebaketa-makina bat fresaketara egokitzeko berariaz garatutako prototipoa.

Ur-zurrusta bidez fresatzeko sistema baten onlineko kontrola

Ur-zurrusta bidez fresaketak egiteko arazo nagusietako bat da ez dela jakiten zenbateko sakonera higatzen duen zurrustak. Sakonera hori kalkulatzeko sistema bat garatu zen.

Egindako higaduraren etengabeko monitorizazioan oinarrituta, sistemak prozesuaren parametroak egokitzen zituen (batez ere, zurrustaren abiadura), egindako akatsak zuzendu ahal izateko.

Garatutako sistema ur-zurrusta bidezko ebaketa-makina konbentzional batera konekta daitekeen ekipamendu batean ezarri zen, makina hura ur-zurrusta bidezko fresaketa-sistema bihurtzeko.

Prototipoa aeronautikako, optikako eta biomedikuntzako piezetan probatu zen, eta emaitza onak eman zituen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu