Online | 15:00etatik - 15:30etara | 30 minutu
Beatriz Fernández
Tribologia unitatearen ikertzailea
Higitzen ari diren gainazal solidoen arteko kontaktuan gertatzen diren marruskadura, higadura eta lubrifikazioa aztertzen duen zientzia da tribologia. Marruskadura, higadura mekaniko, higadura kimiko (korrosioa) mekanismoak eta higadura-korrosioa hainbat neurritan (nano-makro) ezagutzeak benetako osagaiekin kontaktuan dauden gainazalen iraunkortasuna eta bizi-kalitatea areagotzen laguntzen digu.
Web-mintegi honetan tribologia marruskadura eta higadura jasaten dituzten osagaien iraunkortasuna eta efizientzia areagotzeko diseinu-tresna gisa aurkeztuko da.
Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.