Tekniker

Tantaloan (Ta) oinarritutako estaldura zeramikoa muturreko inguru korrosiboak jasaten dituzten aplikazioetarako

Helburua

Inguru oso korrosiboak jasan ditzakeen estaldura zeharo lodia lortzea.

Emaitzak

Tantaloan oinarritutako geruza lortzea HiPIMS (High Power Impulse Magnetron Sputtering) teknologia bidez.

Tantaloan (Ta) oinarritutako estaldura zeramikoa muturreko inguru korrosiboak jasaten dituzten aplikazioetarako

Tantaloan oinarritutako estaldurak tantaloaren korrosio-kontrako propietate bikainak eta egonkortasun kimikoa aprobetxatzen ditu, azidoek eta metal likidoek ez baitute ia eraginik material horretan. Gainera, material biobateragarria da.

IK4-TEKNIKERen ezarritako HiPIMS (High Power Impulse Magnetron Sputtering) teknologia berriak aukera ematen du substratuetara hobeto itsasten diren estaldura zeharo lodiak jalkitzeko. Horrek esan nahi du gogortasun handiagoa eta korrosioaren kontrako erresistentzia bikaina lortzen direla, ohiko sputtering teknologiekin jalkitako estalduren aldean.

Soluzio hori kasu hauetan aplika daiteke:

Aplikazio-eremuak

Produktuak

Industria kimikoa

Balbulak, pistoiak, juntura errakorrak, osagaiak, bero-trukagailuak.

Industria petrokimikoa

Industria farmazeutikoa

Elikagaien eta farmakoen prozesamendua, egonkortasun kimikoa behar denean

Elikagaien industria

Industria aeronautikoa

Motorren osagaiak, bero-trukagailuak

Energiaren industria

Xafla bipolar metalikoak babestea erregai-piletan

Industria nuklearra

Erreaktore nuklearrak, tokamak

Off – shore

Osagaiak

Industria biomedikoa

Aldakarako, hortzetarako… protesiak

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu