Tekniker

Robotika industriala paketatze estazioetarako

Helburua

Kontsumoko produktu elektronikoak automatikoki paketatzeko estazio baten garapena.

Emaitzak

Pertsonei ondasun astunak, tamaina ertain eta handikoak, automatikoki paketatzen laguntzeko robot baten garapena eta integrazioa. Proiektuaren emaitzak Loewe etxeak Kronachen (Alemania) duen lantegian ezarriko dira.

Robotika industriala paketatze estazioetarako

Gaur egun, ontzi garbigailuak, telebistak, txigorgailuak edo mikrouhin labeak fabrikatzen dituzten enpresetan produktu horietako gehienak eskuz paketatzen dituzte. Bakarrik produktu bakar baten eskari handiak prozesatzen dituzten produkzio lerroek paketatzen dituzte produktuak automatikoki.

Horregatik, paketatze malgurako instalazio bat ezarri da, produktu eta osagai ugaritarako, ikasteko gaitasunak dituen kontrol arkitektura bat erabilita. Helburua da teknikariak paketatze estazioari nola manipulatu eta paketatu behar diren produktu berriak erakustea.

Kasu honetan, IK4-TEKNIKERek pintza mekaniko bat garatu du kontsumo ondasun delikatuak manipulatzeko (esaterako, telebistak), zeina paketatze estazioan integratuko baita.

Horretarako hainbat teknologia garatu dira. Teknikari baten trebetasunak, erabat moldatu daitezkeenak, eta robotek salgai astunak garraiatzeko duten gaitasuna bateratu da. Hardware gailuak eta software moduluak garatu dira, robot “lankidearen” kontzeptua ezarri ahal izateko.

Era berean, estazio robotizatu bat diseinatu eta garatu da, osagai estandarrak erabilita, produktu eta osagai mota ugari (tamaina, pisu eta forma ugarikoak) paketatzen uzten duen konfigurazioarekin.

http://www.custompacker.eu/

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu