Tekniker

Robot laguntzaileak hainbat ingurunetan laguntzeko

Helburua

Bereziki egokituta egon gabe, etengabe aldatzen diren eta pertsona asko izaten dituzten inguruneetan integratu daitekeen robot bat sortzea.

Emaitzak

Zerbitzuko robot mugikor, autonomo eta multifuntzional baten garapena, oinarrizko gaitasun “adimendunak” dituena, bereziki barruko inguruneetan laguntzeko jardueretarako pentsatua.

Robot laguntzaileak hainbat ingurunetan laguntzeko

Kasu honetan, IK4-TEKNIKERek zerbitzuko robot mugikor, autonomo eta multifuntzional bat garatu du, oinarrizko gaitasun “adimendunekin” eta bereziki barruko inguruneetan laguntzeko jardueretarako pentsatua (adibidez, etxea, egoitzak, ospitaleak, museoak, bulegoak, lan lekuak, etab.).

Nabigazio autonomoari esker robota ingurune konplexuetan, pertsonak dauden inguruneetan, mugitu daiteke, ibilbideak planifikatuz eta gauzatuz, oztopoak saihestuz eta, egoera zailak aurkitzen dituenean, berreskurapen mekanismoak integratuz.

Robota pertsonekin interakzioan aritzeko diseinatuta dago, sentsore bidezko hainbat informazio iturri batzen baititu, baina bere sistemak segurtasuna bermatzeko pentsatuta daude bereziki. Hori zerbitzuko robotikaren funtsezko alderdia da, izan ere, robotak pertsonak dabiltzan lekuetatik mugitu behar dira eta haiekin modu seguruan aritu behar dira interakzioan.

Donostiako Eureka! Zientzia Museoak robot laguntzaile bat dauka ekitaldietan laguntzaile lanak egiteko, baita bertaratzen direnei harrera egin eta laguntzeko eta aurreikusitako jardueren iragarpena egiteko ere, besteak beste.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu