Tekniker

Prestazio altuko mailu pneumatiko baten zigilatze-sistema analizatzea

Helburua

Abiadura handiko mailu pneumatiko baten zigilatze-sistemaren higadura-mekanismoak erreproduzitzea, funtzionamendu-baldintza desberdinekin.

Emaitzak

Ikusi zen nekea, estrusioa eta higadura termikoa zirela hutsegite-mekanismo nagusiak.

Prestazio altuko mailu pneumatiko baten zigilatze-sistema analizatzea

Junturak elementu kritikoak dira produktu industrial askotan. Ikerlan hau mailu pneumatikoen zigilatze-sistemen higadura-mekanismoak erreproduzitzean datza, ezagutzeko juntura-mota eta material bakoitzak lan-baldintza errealetan nola erantzuten duen.

Ikerlanari ekiteko, entsegu-ganbera zehatza diseinatu zen, pistoi-junturak 6 m/s-ko abiadura linealean eta aire konprimituaz presurizatuta entseatzeko. Higadura-entseguan zehar, ganbera barruko presioa eta atorraren tenperatura monitorizatu ziren, entseguan zehar egon litezkeen ihesak eta frikzioaren ondoriozko berotzea neurtzeko, hurrenez hurren. Nekea, estrusioa eta higadura termikoa izan ziren hutsegite-mekanismo nagusiak.

Aplikaziozko sektoreak:

energia, ekipamendu-ondasunak, makina-erreminta, garraioa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu