Tekniker

Polimerozko sarea, azal artifizialerako (Ehun-ingeniaritza)

Helburua

Azal artifizialaren manipulazioa erraztea fabrikazio-prozesuan, eta, gero, lekuz aldatzean eta pazienteari ezartzean.

Emaitzak

Polimero biodegradagarrizko hesgailu bat diseinatzea eta fabrikatzea.

Polimerozko sarea, azal artifizialerako (Ehun-ingeniaritza)

Azal artifiziala egiteko fibrinan oinarritutako prozesuan, azala uzkurtuz joaten da, eta inplantearen azken forma oso zaila izaten da erreproduzitzeko.

Gainera, azala egiteko erabiltzen diren elementuen ondorioz, azala likatsu bihurtzen da, eta, horren ondorioz, zaila izaten da maneiatzea, eta kirurgialariek zailtasunak izaten dituzte pazienteetan jartzean.

Arazo horiek konpontzeko, hesgailu mikrozulatuak eta gardenak diseinatu eta fabrikatu ziren, fabrikazio-prozesuaren kontrol optikoa egiteko aukera ematen zutenak uzkurdura minimizatuz, eta maneiatzea errazten duen zurruntasun mekanikoa emateko behar bezain lodiak.

Hesgailuak hainbat material biodegradagarriz egin ziren, teknika litografikoen bidez eta oxigeno-plasma bidezko eraso bidez, zulaketarako.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu