Tekniker

Plasma bidezko elektro-oxidazio estaldurak motor-atorretarako

Helburua

Aluminioaren burdinurtuan fabrikatutako motor-atorren gainazala eraldatzea narriaduraren kontrako erresistentzia hobetzeko.

 

Emaitzak

Estaldura lodia, gogortasun handiko trinkotasuna eta narriaduraren kontrako erresistentzia handia.

Plasma bidezko elektro-oxidazio estaldurak motor-atorretarako

Automobilgintzaren sektorean motor-bloke arinagoak garatzeak esan nahi du erregai-kontsumoa eta CO2 igorpenak nabarmen murrizten direla. Motor-blokean material arinak (esaterako, aluminioa) erabiltzeak beharrezko egiten du osagaiaren iraunkortasuna bermatzea ahalbidetzen duten gainazal-tratamendu aurreratu berriak garatzea.

Kasu honetan xedea da osagaiaren higadura murriztea eta HVOF teknologian oinarritutako beste aukera batzuen portaera tribologikoa hobetzea.

Horretarako, plasma bidezko hainbat elektro-oxidazio prozesu garatu ziren probeta lauetan, prozesuaren baldintzak optimizatzeko eta estalduraren lodiera, gogortasuna, mikroegitura eta higaduraren kontrako erresistentzia zehazteko.

Behin prozesua aukeratuta, erakusle erreala estali zen, eta lan-baldintza errealetan ebaluatu, motro-ator/segmentu tribologikoaren konfigurazioarekin.

Azkenean, estaldurak nabarmen murrizten du aluminiozko atorraren higadura eta HVOF aukerak emandako prestazioak hobetzen ditu.

Erakusle erreal bat garatu zen, entsegu-bankuan azken balioztapena egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu