Tekniker

Osagai mekanikoen osasuna zaintzeko sistema bat garatu da

Helburua

Eragite-sistema elektromekanikoetan akatsak hautemateko eta iragartzeko algoritmoak lortzea.

Emaitzak

Osagai-mailan saiakuntza-bankuekin esperimentatuz eta engranaje-kaxa batean tribologia ezagutuz akatsak garaiz hautemateko algoritmoak.

Osagai mekanikoen osasuna zaintzeko sistema bat garatu da

Azken urteotan, gero eta eragite-sistema aurreratu gehiago garatzen eta ezartzen dira, haien prestazioak direla eta, eragingailu hidraulikoen ordez eragingailu elektromagnetikoak (EMAk) erabiltzea bultzatu baita.

Sistema horien garapenean, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Izan ere, diseinuaz gain garrantzitsuak dira gaur egungo merkatuan lehiakorragoa izateko sistemari jar diezazkiokezun funtzio gehigarriak.

Horren adibide dira Health Monitoring sistemak. EMAren ingurunean osasuna zaintzeko algoritmoak garatzeak, ezartzeak eta integratzeak sistemari funtzionalitate gehigarri bat ematen dio, eta, hari esker, akatsak goiz detekta daitezke, eta, hala, istripuak saihestu edo mantentze-lan zuzentzaileak programatu.

IK4-TEKNIKERen, osagai mekanikoetan (hala nola engranaje-kaxetan) akatsak garaiz hautemateko eta iragartzeko algoritmoak garatu dira.

Garatutako algoritmoek adimen artifizialaren esparrutik hartutako teknikak erabiltzen dituzte, eta eskura dauden zenbait ekipamendutan eta saiakuntza-bankutan osagaiekin zuzeneko esperimentuak eginez hartutako datuetatik elikatzen dira. Horrez gain, IK4-TEKNIKERek tribologian dituen ezagutza eta trebetasuna ere baliatzen dituzte.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu