Tekniker

Nahasmendu bipolarraren tratamendua kudeatzeko telemedikuntza-aplikazioa

Helburua

Osasungintzan erabilgarri dauden osagai "erraztaileak" eta "Future Internet"eko teknologiak baliozkotzeko telemedikuntza-aplikazio bat garatzea eta proba pilotua egitea.

Emaitzak

Nahasmendu bipolarraren tratamendua kudeatzeko telemedikuntza-aplikazioa.

Gailu mugikorretarako telemedikuntza-aplikazioa

FI-STAR proiektu europarraren esparruan, IK4-TEKNIKERek, Osakidetzarekin lankidetzan, telemedikuntzako aplikazio bat diseinatu eta garatu du nahasmendu bipolarraren tratamendua kudeatzeko, eta, hala, “Future Internet” (FI) kontzeptuari lotutako teknologien erabilera baliozkotzeko osasunaren arloan.

Gailu askotarako aplikazio bat da, nahasmendu bipolarra duten pazienteei aukera ematen diena beren gaixotasunaren kudeaketan modu aktiboan esku hartzeko.

Aplikazioan, hezkuntza-modulu bat dago, hezkuntza-saioak eta psikohezkuntzako ariketak dituena, pazienteek beren gaixotasuna hobeto ezagut dezaten eta sintomak eta arrisku-egoerak identifika ditzaten, haien arabera jokatzeko.

Gainera, aukera ematen du egoera-parametroak monitorizatzeko, osasunari buruzko galdetegiak biltzeko, medikazioa kontrolatzeko (hartualdien erregistroa, eragin kaltegarrien erregistroa), alertak eta jakinarazpenak kudeatzeko eta pazientearen bilakaera ikusteko.

Nahasmendu bipolarra duten pertsonek, psikiatrek eta psikologoek osatutako talde pilotu batek baliozkotu du aplikazioa. Aplikazio orokorra du, ordea, eta bestelako gaixotasun kroniko batzuetara erraz egokitu daiteke.

Horrez gainera, proiektu horren barruan, “Health Questionnaire Specific Enabler” osagaia diseinatu eta garatu du IK4-TEKNIKERek, osasunari buruzko galdetegiak definitzera eta kudeatzera bideratua bereziki, eta “Mediator Specific Enabler” osagaiaren diseinuan parte hartu du. Osagai horren bidez, hirugarrenen sistemak integra daitezke, hala nola historia kliniko elektronikoa (Electronic health record).

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu