Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa

Data19-10-2022 - 19-10-2022 Data

Tekniker

Metrologiako laborategia

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

Teknikerrek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" izeneko online ikastaroa antolatu du. 2022ko urriaren 19an izango da.

XEDEAK

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak.
  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat.
  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean.

IKASTAROAREN EDUKIA:

-Sarrera | Zer da kalibrazioa, eta zergatik kalibratu behar dira neurketa-ekipoak.

-UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak.

-Neurrien diseminazioa eta trazabilitatea Egiaztapen-erakundeak eta laborategi egiaztatuak.

-Ziurgabetasuna eta horren kalkulua

  • Aurretiko definizioak (doitasuna-zehaztasuna-zuzentasuna-ziurgabetasuna, etabar.)
  • Ziurgabetasunerako kausak
  • Neurketa-ekipoen ziurgabetasuna kalkulatzea (ezar daitezkeen dokumentuak eta interpretazio praktikoa)

-Ekipoak onartzeko irizpideak. Tolerantziak, zehaztapenak eta ziurgabetasuna.

-Hainbat ekiporen ziurgabetasunak kalibratzeko eta kalkulatzeko ariketa praktikoak

-Kalibrazio-egiaztagirien interpretazioa

HARTZAILEAK:

Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

BALDINTZAK:

Noiz: Urriak 19

Ordutegia: 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:30etara. Kaferako etenaldia: 11:00h. Lan-bazkaria: 13:30etatik 15:00ak arte.

Prezioa: 380€ (BEZa barne).  

Izen-ematea hemen

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.