Tekniker

Inconel 718 materialeko beso baten geometria fabrikatzea laser cladding bidez

Helburua

Laser cladding teknikaren bidez pieza zehatzak fabrikatzea.

Emaitzak

Inconel 718 nikel-aleazioko turbina-beso bat laser cladding gehikuntzako fabrikazio-teknikaren bidez egitea eta, gero, amaierako forma eta akabera lortzeko fresatzea.

Inconel 718 materialeko beso baten geometria fabrikatzea laser cladding bidez

Kargatze-prozesuaren edo laser cladding prozesuaren zailtasuna erlazionatuta dago ibilbideak gainjartzearekin eta aitzinamendu-abiaduraren aldaketekin. Materiala gehitzeko, kargatze-burua 6 mugimendu-ardatz dituen robot baten bidez gidatu da.

Kargatze-etapa burutzeko, txukun programatu behar izan dira ibilbideak, eta, hala, jalkitze-tasa egonkorra eta aitzinamendu-abiadura uniformea bermatu ahal izan dira.

Amaieran, 157 geruza lortu eta 2,5 prozesatze-ordu egin eta gero 1 m/min-ko aintzinamendu-abiaduran, pieza bat lortu da.

Azkenik, pieza fresatu egin da, amaierako akabera-forma lortzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu