Tekniker

Hodiak zerra zirkularraz ebakitzeko prozesuaren optimizazioa

Helburua

Erreminta garaia baino lehen zergatik higatzen den jakitea, eta haren bizitza baliagarria luzatzeko irtenbideak proposatzea.

Emaitzak

Erremintaren ebaketa-geometria aldatzea, eta % 300 baino gehiago luzatzea haren bizitza.

Hodiak zerra zirkularraz ebakitzeko prozesuaren optimizazioa

Altzairu-kalitate desberdinetako hodiak ebakitzeko prozesu batean, erreminta gehiegi higatzen da, eta, hortz batzuk hautsi ere egiten dira. Optimizazio-prozesuaren bidez, erremintaren bizitza luzatu nahi da, eta bizarrak eta bibrazioak murriztu.

Kasua aztertzeko, makinaren bibrazioen analisi esperimental bat egin da, uneko ebaketaren analisi geometriko bat ere bai, eta, azkenik, ebaketa-prozesuaren simulazioa elementu finituen bidez.

Horren ondorioz, beste ebaketa-geometria optimo bat definitu da, eta, hari esker, erremintaren bizitza % 300 baino gehiago luzatzea lortu da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu