Tekniker

Higaduraren eta urraduren kontrako estaldurak lisaburdina-zoletarako

Helburua

Izugarrizko lodiera duen aluminazko estaldura garatzea 5052  aluminiozko zolen gainean, lisaburdinetarako.

Emaitzak

100 μm baino gehiago eta 2000Hv-tik gorako gogortasuna eta urraduren kontrako erresistentzia handia dituen estaldura.

Higaduraren eta urraduren kontrako estaldurak lisaburdina-zoletarako

Helburua zen lisaburdina-modelo arin berri bat garatzea, eta horrek esan nahi zuen zolan aluminiozko aleazioak erabili behar zirela, osagaiaren pisua txikiagotzeko.

Aluminiozko zolak irristatze-propietate onak, frikzio-koefiziente txikia eta urraduren kontrako erresistentzia handia eduki behar zituen.

Kasu honetan, xedea zen aluminazko geruza lodia eta gogorra garatzea aluminiozko zolaren gainean, osagaiaren frikzioa murriztu eta urradurak ondo jasango zituena.

Plasma bidezko hainbat elektro-oxidazio prozesu garatu dira, korronte eta prozesu-denbora desberdinez baliatuta, zeharo gogorra eta lodia den alfa faseko alumina-geruza bat lortzeko parametroak zehazteko asmoz.

Azkenean, 100 mikra baino gehiago eta 2000Hv-tik gorako gogortasuna (korindoia) zituzten estaldurak lortu ziren, 5052 aluminiozko zola errealen gainean eta eskatutako funtzionalitateekin.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu