Tekniker

Hegazkinetako turbina-motorrek erabiltzen duten olio lubrifikatzailea monitorizatzeko onlineko sentsore-sistema

Helburua

Hegazkinetako turbina-motorrek erabiltzen duten olio lubrifikatzailea monitorizatzeko onlineko sentsore-sistema bat garatzea, eta, hala, fuel-olioaren hozketa, eraginkortasuna eta kontsumoa hobetzea.

Emaitzak

Hegazkinetako gas-turbinako motorretan erabiltzen den olio hidraulikoa monitorizatzeko onlineko sentsore-sistema, lubrifikazio-sistema hobetzera bideratua.

Hegazkinetako turbina-motorrek erabiltzen duten olio lubrifikatzailea monitorizatzeko onlineko sentsore-sistema

Hegazkinetako gas-turbinako motorrak fidagarriak suerta daitezen lortzeko, lubrifikazio-sistema funtsezkoa da. Motorraren barruan, bi funtzio ditu. Batetik, motorrean metatutako beroa ebakuatu behar da bero-trukagailuen bidez. Bestetik, ahalik eta ondoen funtzionatzea bermatu behar da piezak lubrifikatuz.

Hegazkinetako gas-turbinako motorretan erabiltzen den olio hidraulikoa monitorizatzeko onlineko sentsore-sistema bat, lubrifikazio-sistema hobetzera bideratua, garatu du IK4-TEKNIKERek Elubsys proiekturako.

Vis-NIR (Visible-near Infrarred) sentsorea espektrofotometro bat da, ikusgaitik infragorri hurbilerainoko espektro-mailan neurtzen du (400-1.100 nm), eta olio lubrifikatzailearen gehigarriak (bereziki, hodietan ikatz-metakinak sortzea saihesten duten antioxidatzaileak) monitorizatzeko erabili da.

Bestalde, OPD (Optical Particle Detector) sentsoreak ikusmen artifiziala erabiltzen du partikulak eta burbuilak hautemateko eta zenbatzeko. Horri esker, motorraren mekanikaren barruan gerta litezkeen ezohiko higadurak saihestu daitezke, baita funtzionamendu-anomaliak identifikatu ere (bereziki, kabitazioa).

Sentsore-sistema hori aplikatzearen helburua da turbinen mantentze-lanetan aurreztea eta segurtasun handiagoa lortzea, IK4-TEKNIKERen sistemak aukera ematen baitu denbora errealean monitorizatzeko. Sentsore horien aplikazioa hegazkinetako turbinen motorrak fabrikatzen dituztenei zuzenduta dago. 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu