Tekniker

Eskuz gidatuta erraz programatu daitezkeen robotak

Helburua

Sistema berri bat garatzea industriako robotak errazago programatzeko, hori baita enpresa txiki eta ertainetan robotak sartzeko gainditu beharreko oztopoetakoa.

Emaitzak

Gidatzeko gailu baten garapena, baita 3Dn ikusteko sistema artifizial batena ere, ibilbideak zehaztasunez lortzeko.

Eskuz gidatuta erraz programatu daitezkeen robotak

Kasu honetan, sistema bat garatu da industriako robotak eskuzko gida sistema baten bidez programatzen laguntzeko, eta, horrez gain, 3Dn ikusteko sistema artifizial bat ere garatu da, ibilbideak zehaztasunez lortzeko.

Robotak bi elementu konbinatzen ditu, batetik, gailu bat, robotaren ardatzetako baten gainean jarrita modu naturalean gidatzea ahalbidetzen duena, eta, bestetik, 3Dn ikusteko sistema bat, ibilbide zehatzak lortzea ahalbidetzen duena. Programatzeko mota horretako soluzioak oso interesgarriak dira off-line programatzea ahalbidetuko lukeen piezaren CADa ez dagoen prozesuetarako, eta puntuz puntuko programazioaren alternatiba dira, soldadura eragiketetarako, laser cladding-etarako eta pintura lanetarako, besteak beste.

http://www.echord.info/wikis/website/easypro

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu