Online | 15:00etatik – 15:45tara | 45 minutu
Antonio Gutiérrez
Metrologiako Laborategiko zuzendaria
Neurriak ziurtatzeko eta araudietan ezarritako eskakizunak betetzeko, enpresek, oro har, neurketa-ekipamenduak kalibratzeko eta kudeatzeko planak dituzte, baina aldizka egitean honelako galderak azaleratu ohi dira:
- Zertarako balio du kalibrazioak?
- Zein da kalibrazioaren eta egiaztapenaren arteko desberdintasuna?
- Posible da kalibratzea ziurgabetasuna ebaluatu gabe?
- Zenbatero kalibratu behar ditut patroiak/tresnak?
- Nola jakin dezaket kalibrazioaren ziurtagirian agertzen diren emaitzak egokiak diren?
Web-mintegi honetan erantzuna eman nahi zaie horrelako galderei, ekipamenduak eta neurketak egiteko prozesuak egokiago kudeatzeko.