Ibermática

Ibermática Espainiako merkatuko informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) zerbitzuen konpainia nagusietako bat da. IKTei lotutako aholkularitza-zerbitzua, azpiegitura-zerbitzuak, informazio-sistemen integrazioa, outsourcing-a eta enpresa-kudeaketako irtenbide integratuak eskaintzen ditu.
2007an, Ibermáticak Goitek erosi zuen, Tekniker-en spin-offa. Ordutik aurrera, Tekniker Ibermáticaren hornitzaile teknologiko nagusi bihurtu zen; Goitekek zentro teknologikoko patrono izateari utzi zion, eta Ibermáticak hartu zuen kargu hori.
Ibermáticako Industriako zuzendaria eta Energia & Utilities-eko zuzendaria Manuel Baraza da Ibermáticaren ordezkaria Patronatuko Batzordean.
Esteka