Tekniker

Elastiko sentsorizatu batean oinarritutako sistema bat garatu da gorputzaren postura zuzentzeko

Helburua

Gorputzaren mugimendua eta postura hautematea eta zuzentzea mugitze-portaera eraginkorra lortzeko.

Emaitzak

Sentsoreak dituen elastiko batean oinarritutako sistema, gorputzaren mugimendua eta postura hauteman eta zuzentzen dituena mugitze-portaera eraginkorra lortzeko.

Elastiko sentsorizatu batean oinarritutako sistema bat garatu da gorputzaren postura zuzentzeko

IK4-TEKNIKER lankidetzan aritu zen ADUR enpresarekin, elastiko sentsorizatu batean oinarritutako sistema bat garatzeko. Elastiko hori gai da gorputzaren mugimendua eta postura hautemateko eta, hala, erabiltzaileari behar duen feedbacka emateko bere postura zuzendu dezan eta definitutako mugitze-portaera eraginkorra har dezan.

Erabilitako elastiko sentsorizatuak haririk gabeko 17 sentsore ditu; sentsore horiek pertsonaren mugimenduari buruzko informazioa biltzen dute eta datuak sistema zentral batera bidaltzen dituzte.

Abatar batek berehala erreproduzitzen du mugimendua, eta adierazten du zer keinuk kentzen dioten eraginkortasuna mugitze-keinuari.

Diagnostiko-sistemak aukera ematen dio pertsonari berariazko entrenamendu baten bidez identifikatzeko zuzendu behar dituen keinuak eta mugimenduak.

Laburbilduz, hauek dira ezaugarri nagusiak: inertzia-sentsoreetan oinarrituta, mugimendua denbora errealean identifikatzea; finkatutako patroiarekiko desbideratzeak identifikatzea; eta erabiltzaileari feedbacka ematea (pantaila eta ahotsa).

Erabilera-kasu horrek berdin balio du lesioak saihesteko berariazko entrenamendu bat egin behar den egoeretan, hala nola lan-esparruan edo telerrehabilitazioan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu