Ekoizpen-plantan 3D-ko metrologia optikoa erabiltzeari buruzko jardunaldi teknikoa

Data29-09-2022 - 29-09-2022 Data

Tekniker

Jardunaldi teknikoa: 3D-ko metrologia optikoa ekoizpen-plantan.

3D-ko neurketa-teknologiekin, ekoizpen-ingurunean bertan kontrola daiteke kalitatea. Jardunaldi hauetan, 3D-ko metrologia optiko automatizatua aplikatzeko erronken eta soluzioen eta hainbat sektoretako enpresen benetako esperientzien berri izango duzu.

Jardunaldian, ekoizpenean GOM ScanBosex deiturikoak erabiltzearekin lotutako gaiak jorratuko dira; hala nola: multi-parts, Kiosk, kanpoko datu-baseetarako konexioa, De-warp eta Lotune Birtuala. Adituek prozesu ugari erakutsiko dituzte, konformatu metalikotik eta injekziozko moldaketatik fabrikazio gehigarriraino. Hori guzti hori, teknologia horiek ekoizpen-plantetan erabiltzeko dauden erronka eta muga nagusiak aintzat hartuta.

Aurkezpenetara joateaz gainera, softwarea zuzenean ezagutzeko erakustoki batera sartu ahalko zara, eta, han, gaian adituak direnei galderak egin ahalko dizkiezu.

Teknikerrek antolatu du aurrez aurreko jardunaldi hau, Metronic eta GOM enpresekin batera: irailaren 29an izango da, Teknikerren egoitzan.

Egitaraua

  • 09:30: Harrera eta ongietorria
  • 09:45: Kalitate-kontrola, 3D-ko metrologia optikoko soluzioekin. Metronic & GOM Metrology | Carlos Urgoiti
  • 10:30: 3D-ko digitalizatuaren bidezko zaintza-planak. OPEL | Daniel Fernández
  • 11:00: Kafea + Erak.
  • 11:30: Ekoizpenean 3D-ko metrologia optikoa erabiltzeko ikerketa-jarduera nagusiak eta erronkak. Tekniker | Sergio Gómez eta Unai Mutilba
  • 12:10: Erabateko neurketa-prozesuari buruzko datuak. Metronic & GOM Metrology | Iñigo Blázquez
  • 12:50: 3D-ko neurketa optikoa aeronautikan ITP Aero | Néstor Bilbao
  • 13:20: Bisita Teknikerren instalazioetara.
  • 14:00h: Luncha + Erak.
Inskripzio orria
Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.