Tekniker

Ehizako kartutxoen abiarazleen ikuskatze automatikoa, 2Dko eta 3Dko ikusmen artifizialeko teknikak uztartuz

Helburua

Ehizako kartutxoen abiarazleetan 3Dko neurri dimentsionalak % 100ean ikuskatzea.

Emaitzak

Ehizako kartutxoen abiarazleen kalitatea kontrolatzeko ikuskatze-sistema.

Ehizako kartutxoen abiarazleen ikuskatze automatikoa, 2Dko eta 3Dko ikusmen artifizialeko teknikak uztartuz

Lehergailu zibilen garapenean eta ekoizpenean espezializatutako industria-talde batentzat egin da proiektu hori, abiarazleak fabrikatzeko duen zelularako. Industria-talde horrek ehizako kartutxoak ekoizten ditu, besteak beste —aitzindaria da horretan—.

Garatutako sistemak denbora errealean ikuskatzen du ehizako kartutxoetan muntatzen diren fulminanteen masako ekoizpena —kirolean erabiltzeko—.

Zelulak, gutxi gorabehera, 200.000 unitate ekoizten ditu orduko, egunean 8 orduz. Fulminanteak fabrikatzea oso arriskutsua da, lehergarriak baitira, eta, haien fabrikazioan, altueraen perdoia 200 mikrometro da, gehienez. Lehen, kalitate-kontrola eskuz egiten zuen langile batek, eta laginak estatistika-tekniketan oinarrituta ateratzen ziren.

Kontrol hori egiteko garatutako sistemak 3Dko ikusmen-sistema bat dauka, eta sistema hori sinkronizatuta dago kamera zelularen azken estazioan ekoitzitako erretiluen gainetik mugitzen duen ardatz lineal batekin. Estazio horretan, pistoiak azken erretiluetan sartzen dira, eta ikusmen-sistemaren bidez kontrolatzen dira.

Garatutako sistemak, bere zehaztapenak bete ditzan, oso baldintza zorrotzak bete behar ditu: bereizmen handiko 2Dko irudiak lortzea (bereizmena: 512 × 3.300, 256 gris-maila), eta altueran doitasun handia duten 3Dko irudiak (bereizmena: 512 × 3.300, 16 bit/pixelekin); banda-zabalera handia irudia transmititzeko eta datuak komunikatzeko, eta irudien prozesatze paralelo bizkorra.

Sistema 2010eko ekainetik dago martxan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu