Tekniker

Eguzki-islatzaileak eta panel fotovoltaikoak garbitzeko ultrasoinuen bidezko teknologia

Helburua

Eguzkiaren beroa ustiatzen duten zentraletan edo panel fotovoltaikoetan dauden islatzaileak funtzionatu bitartean pilatzen dituzten hautsik eta zikinkeriarik gabe edukitzeko premia, horien errendimendua ezin hobea izan dadin.

Emaitzak

IK4-TEKNIKERek ultrasoinuen bidezko garbiketa-sistema bat garatu eta patentatu du, zeinak eguzki-instalazio termikoen produktibitatearen 0 berreskuratzen duen gutxieneko ur-kontsumoarekin.

Ultrasoinuak, eguzki-islatzaileak, panel fotovoltaikoak, eguzki-instalazioak, eguzki-ispiluak, garbiketa

Eguzkiaren beroa ustiatzen duten instalazioen errendimenduak zuzeneko lotura dauka instalazio horiek osatzen dituzten elementuen (heliostatoen, kolektore zilindro-parabolikoen eta abarren) islagarritasunarekin; izan ere, elementu horiek arduratzen dira eguzkitik datorren energia hargunera bideratzeaz (hargune horretan bihurtzen da energia termiko).

Bada, elementuon funtzionamendua ezin hobea izan dadin, ezinbestekoa da sistema horietako ispiluek funtzionamenduan pilatzen dituzten hautsik edo zikinkeriarik ez edukitzea, hauts eta zikinkeria horiek islagarritasuna eta, hortaz, energia erabilgarria murrizten baitituzte gutxika-gutxika.

Testuinguru horretan, panel fotovoltaikoetarako garbiketa-sistema bat garatu eta patentatu du IK4-TEKNIKERek, ultrasoinuen bidezkoa. Ispiluaren islagarritasunaren 0 berreskuratzen du sistema horrek, eta balio onenetara itzularazten.

Ispiluaren gainazalean itsatsitako zikinkeria kontakturik gabeko ekorketaren bidez kentzen duen gailu ultrasonikoa da garatutako irtenbidea. Egungo garbiketa-teknikek (esaterako, presiopeko ur-zurrustek edo eskuilek) ez bezala, goi-mailako prestazioak eskaintzen ditu sistemak; izan ere, mikra baino txikiagoak diren hauts-partikulak deuseztatzen ditu, eta ohiko garbiketa-tresnen (hala nola, eskuilen) urraduraren ondoriozko islagarritasun-galera saihesten.

Halaber, baliabide urriak aurrezten ditu (adibidez, ura). Sistemak 600 aldiz ur gutxiago erabiltzen du (baliabide mugatua izaten da hori, mota horretako zentralak jartzen diren toki lehorretan).

IK4-TEKNIKERek ultrasoinuen bidezko eta murgilaldirik gabeko garbiketara jo du, sistema hori garatzeko. Teknologia horrek ez du upelik behar garbitu behar den objektua bertara sartzeko, eta abantaila da hori, gainazal handietan ezar daiteke-eta, horiek mugitu behar izan gabe. Horrela, bada, sistemak kabitazio-eremua (garbiketa ultrasonikoaren printzipio aktiboa) sortzen du garbitu behar den hedaduraren gainean dabilen ur-geruza mehean.

Panel fotovoltaikoetan ere printzipio berbera aplika daiteke; are, sistema eguzki-instalazio termoelektrikoetan ez ezik instalazio fotovoltaikoetan ere ezartzeko urratsak egiten ari dira dagoeneko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu