Tekniker

Biopolimeroen gainazala testurizatzea ehunak sortzeko

Helburua

Polimero biobateragarri ezberdinen gainean gainazal-patroi bat sortzea zelulek materialaren gainean daukaten portaera kontrolatzeko eta horien hazkuntza sustatzeko.

Emaitzak

Gainazal-patroi bat lortzea zelulak substratuari itsasteko eta horien hazkuntza-norabidea kontrolatzeko.

Biopolimeroen gainazala testurizatzea ehunak sortzeko

Material polimerikoen eta biodegradagarrien fabrikazioa eta funtzionalizazioa gero eta gehiago aplikatzen dira 3D euskarriak sortzeko, ehunen ingeniaritzaren eremuan.

Materialak zelulen hazkuntzarako euskarri moduan jarduten du, ehuna birsortzen den arte, eta behin hori lortu denean, ehuna degradatu eta gorputzak xurgatzen du.

Gainazaleko ezaugarriek funtsezko betekizuna daukate zelulen elkarrekintzan eta euskarriaren biobateragarritasunean, zelulen hazkuntza kontrolatu eta sustatu eta lortu nahi den ehuna bisortu dadila lortzeko.

Laser bidezko testurizazioari esker, materialaren gainazaleko topografia eraldatzen da, zelulen substratuarekiko itsaspena areagotuz eta nahi den norabidean hazten dira eraginez.

Emaitza horiek probatu egin dira erredura handiei aplikatzeko azal artifiziala sortzerakoan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu