Tekniker

Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa (Detekzio elektrokimikoa)

Helburua

Kontzentrazio txikiko biomarkatzaileak bizkor eta modu ekonomikoan detektatzea.

Emaitzak

Tetekzio elektrokimikoa integraturik duen sistema mikrofluidikoa, TNF-alfa kontzentrazio txikietan (pg/ml) identifikatzeko eta kuantifikatzeko.

Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa (Detekzio elektrokimikoa)

Biomarkatzaileak metodo elektrokimikoen bidez detektatzea metodologia berritzailea, efikaza eta oso sentikorra da, eta hainbat sektoretan aplika daiteke, hala nola osasunean, elikaduran edo ingurumenean.

Detekzio-sistema integratu eta eramangarri bat garatu da, partikula magnetikoetan eta neurketa elektrokimikoetan oinarritua, TNF-alfa hantura-biomarkatzailea detektatzeko, eta saiakuntza kronoamperemetriko bat garatu da sistema horretarako.

Behin lagina lortutakoan, sistemak automatikoki detektatzen du, gizakiaren esku-hartzerik gabe,  eta emaitzak minutu gutxiren buruan eskuratzen dira.

Saiakuntza bakoitzaren kostua txikia da, behin erabiltzeko  kostu txikiko elementuak eta kontsumigarri gutxi erabiltzen baitira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu