Tekniker

Estaldura aurreratuak aldaka-inplanteetarako

Helburua

Ebaluatzea prestazio handiko TaN (tantalo nitruroa) estaldurek korrosio-higaduraren aurrean duten portaera, maila medikoko titanio-aleazioaren gainean aplikatuta. Helburua da inplanteak (aldaka) fluido biologikoek eragindako higaduraren eta korrosioaren aurrean duen erantzuna hobetzea.

Emaitzak

Korrosioaren, higaduraren eta tribokorrosioaren aurrean babestu eta inplantearen iraunkortasuna hobetzen duen estaldura biobateragarria garatzea.

Estaldura aurreratuak aldaka-inplanteetarako

Aldaka- edo belaun-inplante medikoetan, hutsegiteen arrazoi nagusia aldagai tribologikoen ondorio izan ohi da. Protesiaren osagaiak elkarren artetik irristatzen dira, fluido biologikoez osatutako inguru urratzaile batean. Horrelako inplanteetan erabilitako aleazio biomedikoak (Ti, CoCrMo, AISI316) korrosioa jasaten duten material pasiboak dira. Alabaina, kontra-material batetik irristatzean, material horiek babesten dituen geruza pasiboa suntsitzen da, eta ondorioz, irristadura-baldintzetan korrosioa paira dezakete.

Kasu honetan, korrosioaren, higaduraren eta tribokorrosioaren aurrean babestu eta inplantearen iraunkortasuna hobetzen duen estaldura biobateragarria garatu da.

Horretarako, tantalo-nitrurozko (TaN) estaldurak garatu dira, PVD (Physical vapor deposition)  eta HIPIMS (High Power Impulse Magnetron Sputtering) teknologien bidez, maila medikoko titanio-aleazioaren gainean.

TaN estaldurek sistema tribologikoaren frikzioa nabarmen gutxiagotzen dute, eta tribokorrosioaren ondoriozko higadura % 98 murrizten dute, titanio-substratuaren aldean.

Irtenbide hau bioteknologia, biomedikuntza eta osasuna bezalako sektoreetan aplika daiteke.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu