Tekniker

Finkatze elementuak % 100ean kontrolatzeko online ikuskatze-sistema

Helburua

Ikusmen bidezko ikuskaritza-software bat garatzea, zenbait makina-motatara eta -konfiguraziotara egokitu daitekeena.

Emaitzak

Software txertatua, zenbait makinatan funtzionatzen duena.

Finkatze elementuak % 100ean kontrolatzeko online ikuskatze-sistema

Gipuzkoako Lazpiur enpresaren jardueretako bat da finkagailuak (torlojuak, azkoinak…) ikusmen bidez ikuskatzeko makinak fabrikatzea.

Beharrezkotzat jo da ezaugarri hauek dituen software bat: fabrikatzen dituzten zenbait motatako makinetarako balio duena (erabiltzaile-interfaze malgua); zenbait PLCrekin eta hedatze-txartelekin txerta daitekeena; zenbait kamera-interfazerekin bateragarria dena (Firewire, Gige, USB3...); ikuskatze-tresna hedagarriak; eta ikuskatze- eta ekoizte-denbora lehiakorrak dituena.

Testuinguru horretan, IK4-TEKNIKERrek software modular bat proposatu zuen, MVTEC HALCONen liburutegiak erabiltzen dituena. Software horrek ezaugarri hauek ditu: makina bakoitzari egokitu dakizkiokeen erabiltzaile-interfazeak eta ziklo automatikoa, ikuskatzeak konfiguratzeko modulu komun bat eta pluginen teknologia erabiliz heda daitezkeen tresnak.

Ikusmen modularreko software generiko eta eskalagarri bat izan zen emaitza. Pluginen teknologiaren bidez heda daitezkeen eta zenbait makinatan funtzionatzen duten neurtze- eta ikuskatze-tresnak.

Gainera, teknologia hori automozioaren eta aeronautikaren sektoreetarako osagaien industrietan aplika daiteke, eta, bereziki, mekanizatze-, forjatze-, estanpatze- eta galdatze-elementuak fabrikatzen dituztenetan.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu