Tekniker

35NCD16 (52-54 HRc) altzairuaren gogorreko torneaketaren optimizazioa

Helburua

Erremintaren bizitza handitzea, eta gainazalaren osotasuna hobetzea.

Emaitzak

Txirbil-fluxua hobeto kontrolatzea, erremintaren bizitza % 10 luzatzea eta higadura-mekanismoa aldatzea.

35NCD16 (52-54 HRc) altzairuaren gogorreko torneaketaren optimizazioa

Kasu honetan, helburua da lur hartzeko trenen osagaien torneaketa-prozesua hobetzea, erremintaren bizitza luzatzeko eta mekanizatutako materialaren gainazalaren osotasuna hobetzeko.

Horretarako, elementu finituen bidezko simulazio bidez, alaka-geometria optimoa lortu da. Horri esker, deformazio plastikoa murriztu egiten da askatze-aurpegiko tenperatura txikiagoa delako. Hala, sortutako txirbila hobeto kontrolatzen da.

Horrez gain, erremintaren bizitza % 10 handitzea lortu da, eta, aldi berean, higadura-mekanismoa aldatu da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu