Tekniker

Zientziaren Industria

IK4-TEKNIKER ikerketa zientifikorako proiektu eta instalazioetarako osagaiak, sistemak eta soluzioak garatzeko eragile sendoa da.

Puntako osagaiak dira, doitasun handikoak eta muturreko tenperaturetan, eremu magnetiko eta elektrikoetan eta hutseko atmosferan funtzionatzen dutenak.

Hala, IK4-TEKNIKERek teknikarik modernoenak aplikatzen ditu diseinuan (mekatronikoa, optikoa, geruzetakoa, etab.), domeinu anitzeko kalkuluan (EM, termikoa, mekanikoa, CFD, etab.), simulazioan, muntaketan eta saiakuntzan, eta, haiekin hornitzen ditu partikula-azeleragailu modernoak, teleskopioak, sinkrotroiak, neutroi-iturriak eta abar.

IK4-TEKNIKERen teknologien zeharkako eskaera-zorroak gero eta aplikazio gehiago ditu "zientziaren industrian" eta hark eskatzen dituen balio erantsi handiko produktuetan.

Era askotako instalazio zientifikoen bizi-zikloaren etapa guztietan parte hartzen du IK4-TEKNIKERek:

Neutroi-iturriak

  • Tresna osoak
  • Neutroi-optika
              • Monokromatzaileak
              • Kolimadoreak
              • Neutroi-analizatzaileak
              • Transmisio-monitoreak
  • Chopper hautatzaileak
  • Erakusketa-ingurunea
              • Laginetarako mahaiak
              • B4C eta B10-zko geruza mehetan oinarritutako detektagailuak

Partikula-azeleragailuak

  • Barrunbe azeleratzaileak giro-tenperaturan
  • H+ eta H-etarako diagnostikoak 
  • Beam-stopak
  • Lerrokatze-euskarriak eta sistemak
  • Ioi-iturriak
              • Azeleragailu-osagaietarako eta ioi-iturrietarako saiakuntza-bankuak

Fusio-instalazioak

  • Makina-erremintak berilioa mekanizatzeko egokitzea
  • Berilio-mekanizazioa
  • Erradiazio-diagnostikoak eta -sentsoreak (bolometroak, etab.)
  • Erreaktoreetan lanak egiteko makina eramangarriak

Teleskopioak

  • Tamaina eta doitasun handiko armazoi motordunak (garaiera-azimuta)
  • Tresnen errotagailuak
  • Egiturak
  • Tresna-simulagailuak
  • Eragingailuen kontrola

Metrologiako laborategi primarioak

  • Patroien garapena (luzera, angelua eta presioa)
  • Eskaripeko neurketa-ekipo bereziak
  • Neurtzeko tekniken garapena eta prozesu berriak

Zeharkako jarduerak

  • Sistema mekatronikoen egokitzapena
  • Built to print zehaztapenak, balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko
  • Saiakuntza-prozedurak eta saiakuntzak baldintza gogorretan

Erlazionaturiko edukiak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu