Zelula-diferentziazioaren eta -ugaritzearen azterketa

Helburua

Gainazalaren mikro/nanoegituraketak zelula-ugaritzean eta -diferentziazioan duen eragina aztertzea.

Emaitzak

Hainbat materialetako gainazal mikro/nanoegituratuak diseinatzea eta fabrikatzea.

Zelula-diferentziazioaren eta -ugaritzearen azterketa

Gainazal baten topografiak eragina du hura ukitzen duten zelulen ugaritzean eta diferentziazioan.

Eragin hori badagoela jakin arren, ez dakigu zein lotura dagoen gainazal baten dimentsioen, formen eta testura-banaketaren eta horiek zeluletan duten eraginaren artean.

Hainbat testuratako gainazalak fabrikatuz eta in vitro saiakuntzak eginez, egitura horien alderdi geometrikoek zelulen ugaritzeari eta diferentziazioari nola eragiten dieten ikusi eta aztertu ahal izan zen.