Tekniker

Transformadore “osasuntsuagoak”, birdiseinatutako mantentze lanari esker

Helburua

Transformagailuaren egoera orokorra diagnostikatzea.

Emaitzak

Transformagailuaren bizitza baliagarria maximizatzea.

Transformadore “osasuntsuagoak”, birdiseinatutako mantentze lanari esker

Transformadoreak funtsezko baliabideak dira energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko, banatzeko eta erabiltzeko prozesuetan; beraz, mantentze lanetako arduradunek horiei arreta gutxi egin ohi dieten arren, osagai nonahikoak dira instalazio industrialetan eta zaintza berezia eskatzen dute.

IK4-TEKNIKERek sistema berritzaile bat garatu du transformadore elektrikoetan egon ohi diren akatsak eta matxurak diagnostikatzeko. Funtzioan Oinarritutako Mantentzea deitzen da: Informazio gehiago jaso eta, beraz, gailuen bizitza baliagarria eta efizientzia maximizatzea ere ahalbidetuko duen sistema.

Nazioarteko arauetan analisi fisiko-kimikoak, disolbatutako gasenak eta deribatu furanikoenak bereizita tratatzen direnez, enpresetan egin ohi diren mantentze lanekin transformadorearen diagnostiko globalerako oso garrantzitsua den informazioa galtzen da.

Emaitza integratuak

Arazoa konpontzeko, Funtzioan Oinarritutako Mantentze sistemak transfromagailu baten azpisistemetan egiten diren analisien emaitzak integratzen ditu, emaitzak osagai bakoitzaren zeregina kontuan hartuta interpretatzen ditu, eta gailuaren egoera diagnostikatzen du, osagai bakoitzaren akats espezifikoak identifikatuta.

Sistema berritzaile horrek isolamendu likidoa eta solidoa transformagailuaren zati integraltzat jotzen ditu abiapuntu gisa, eta ez dira elementu osagarri hutsak, sistema osoaren egoeran oso zeregin dinamikoa baitute. Kontzeptuaren aldaketa horri esker, IK4-TEKNIKERek asmatutako metodoak arreta zehatzagoa eta eraginkorragoa egiten dio transformadorearen egoera orokorrari.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu