TEKNIKER zentro teknologikoa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu gisa sortu zen juridikoki. Industria-sarea berritzeko gaitasuna areagotzen laguntzeko xedea du, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, teknologia eta jakintza sortuz eta aplikatuz.
TEKNIKER irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta patronatua eta batzordea, batez ere, industriako ordezkariez osatuta daude. Gaur egun, TEKNIKER Fundazioak IK4 Aliantza Teknologikoan parte hartzen du; aliantza horretan, beste zenbait zentro teknologikok ere hartzen dute parte: Ceit, Cidetec, Gaiker, Ikerlan eta Vicomtech.
TEKNIKERek Mekatronikaren, Fabrikazio Teknologien eta Mikroteknologien zentro gisa definitzen du bere burua. Normalean erabiltzen den terminologiaren arabera, Manufacturing-aren edo 'Industria eta Ekoizpen Diseinuaren' zentroa da TEKNIKER. Batez ere, arlo hauek lantzen ditu:
TEKNIKERek manufaktura-ekoizpen zabalean sartutako industria-sektoreak ukitzen ditu batez ere. Baina, horiez gain, iraultza teknologiko berrien inguruan sortu eta haziko diren beste zenbait sektore ere ukitzen ditu:
Bere xedea eta jatorriak kontuan hartuta, enpresei teknologiaren ikuspegitik laguntzeaz gain, enpresa-ekimen berriak sortzen ahalegintzen da TEKNIKER; batez ere, oinarri teknologikoko ekimenak dira, eta, sarri, zentroaren beraren spin off ezaugarriak izaten dituzte. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, hogei bat enpresa-ekimen berriren sorreran parte hartu du TEKNIKERek, era batean zein bestean. Enpresa horietako gehienak jada osatuta daude, eta industriarekin zerikusia dute. Gaur egun, hauek dira nabarmenenak: