TEKNIKER pertsonen erakunde bat da, eta, gure antolamenduan, funtsezkoak dira talde-lana eta guztion erantzukizuna, jakintzaren kudeaketa, sormena eta etengabeko hobekuntza eta informazio-komunikazioa. Proiektu eta prozesuen egituraketa egoki baten bidez lortzen da hori, gure bezeroen garapen teknologikoko beharrak hobeto ulertu eta asetzeko. Goi-mailako profesional-taldea dugu (gehienak goi-mailako tituludunak eta doktoreak), bokazio handikoa eta berrikuntzaren eta zerbitzu-eskaintzaren arloetan jakintza handikoa.