Aurkezpena
Xedea
TEKNIKER zentro teknologikoa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu gisa sortu zen juridikoki. Industria-sarea berritzeko gaitasuna areagotzen laguntzeko xedea du, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, teknologia eta jakintza sortuz eta aplikatuz.
Egitura juridikoa
TEKNIKER irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta patronatua eta batzordea, batez ere, industriako ordezkariez osatuta daude. Gaur egun, TEKNIKER Fundazioak IK4 Aliantza Teknologikoan parte hartzen du; aliantza horretan, beste zenbait zentro teknologikok ere hartzen dute parte: Ceit, Cidetec, Gaiker, Ikerlan eta Vicomtech.
Espezializazioa
TEKNIKERek Mekatronikaren, Fabrikazio Teknologien eta Mikroteknologien zentro gisa definitzen du bere burua. Normalean erabiltzen den terminologiaren arabera, Manufacturing-aren edo 'Industria eta Ekoizpen Diseinuaren' zentroa da TEKNIKER. Batez ere, arlo hauek lantzen ditu:
- Industria- eta kontsumo-produktuen diseinua.
- Marruskadura-, higadura- eta lubrifikazio-arazoak konpontzea.
- Fabrikan informazio- eta komunikazio-teknologiak sartzea.
- Doitasun handia, miniaturizazioa eta mikro/nanoteknologiak.
Industria-sektoreak
TEKNIKERek manufaktura-ekoizpen zabalean sartutako industria-sektoreak ukitzen ditu batez ere. Baina, horiez gain, iraultza teknologiko berrien inguruan sortu eta haziko diren beste zenbait sektore ere ukitzen ditu:
- Makina-erreminta eta horren osagarriak
- Eraldaketa metalmekanikoa
- Automobilgintza
- Energia
- Sektore aeroespaziala
- Ekipo-ondasun mekanikoak
- Biomedikuntza
- Elektronika eta IKTak
- Zientzia-instalazio handiak
- Kimika
TEKNIKER eta enpresa-sustapena
Bere xedea eta jatorriak kontuan hartuta, enpresei teknologiaren ikuspegitik laguntzeaz gain, enpresa-ekimen berriak sortzen ahalegintzen da TEKNIKER; batez ere, oinarri teknologikoko ekimenak dira, eta, sarri, zentroaren beraren spin off ezaugarriak izaten dituzte. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, hogei bat enpresa-ekimen berriren sorreran parte hartu du TEKNIKERek, era batean zein bestean. Enpresa horietako gehienak jada osatuta daude, eta industriarekin zerikusia dute. Gaur egun, hauek dira nabarmenenak:
- Millennium Coatings: estalduren jalkipen-makinak diseinatzea eta fabrikatzea.
- Domotika eta Azpiegitura Adimendunak (Dinitel): domotika.
- Added Value Industrial Engineering Solutions (AVS): ingeniaritza eta bulego tekniko mekanikoa.
- Fundimag: galdaketa injektatua.
- Datalogger Information Technologies: datuak atzitzea eta transmititzea, wireless urruneko komunikazioaren bidez.
- Teknimap Energía y Medio Ambiente: ingurumen-aholkularitza eta -ingeniaritza.
- Goitek: MES (Manufacturing Execution Systems) irtenbideak garatzeko eta ezartzeko ingeniaritza.
TEKNIKER erakunde hauen kide da
- IK4 Research Alliance
- MARGUNE: Errendimendu Handiko Fabrikazioaren Ikerketa Kooperatiboko Zentroa
- CIC MICROGUNE-CMIC: Mikro/Nanoteknologien Ikerketa Kooperatiboko Zentroa
- EITE: Eusko Teknologi Ikertegien Elkartea
- SARETEK: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sarea
- FEDIT: Federación Española de Entidades de Innovación y Tecnología
- EUSPEN: European Society for Precisión Engineering and Nanotechnology
- CIRP: International Academy for Production Engineering
- WearCheck
- STLE: Society of Tribologists and Lubrication Engineers
- ICFG: International Cold Forging Group
- GIA: Grupo de Intercomparación de Aceites
- AEM: Asociación Española de Mantenimiento
- AEC: Asociación Española para la Calidad
- ESReDA: European Safety, Reliability and Data Association