Edukira joan

Zerbitzu teknologiko aurreratuak - Tekniker

Diagnostiko-zerbitzuak

TEKNIKERek bere gain hartu dituen barne-antolamendu egokiari eta jakintza-alor askotarikoekiko konpromisoari esker, bezeroen esku jarri ahal izan dira 'Diagnostiko-zerbitzuak', mota askotako makinen diseinuari, funtzionamenduari eta bizitza erabilgarriari lotutako arazoak konpontzeko helburuarekin. Izan ere, zerbitzu horietan, materialetako, marruskadurako, higadurako, lubrifikazioko eta mekanika estatikoko, dinamikoko eta esperimentaleko eta abarretako ezagutzak bateratzen dira, arazoak identifikatzen eta irtenbideak proposatzen dituen diagnostiko integral bat egiteko.

Diagnostiko-zerbitzu bakoitzak TEKNIKEReko laborategi guztietako baliabide ugariak erabil ditzake funtzio hauetarako:

  • Materialaren analisia.
  • Azterketa tribologikoak.
  • Azterketa metalografikoak.
  • Kalkulu mekanikoak.
  • Lubrifikatzaileen eta erregaien analisia.
  • Korrosioa.

Edozein beharri erantzuteko gai izan arren, hauek eragiten dituzten arazoak konpontzeko sortu dira diagnostiko-zerbitzuak berariaz:

  • Osagaiak: kojineteak, errodamenduak, engranajeak, iragazteko sistemak.
  • Tribologia: urradura, urradurak eragindako higadura, kabitazioa, erosioa, nekea, marruskadura, fretting-a, erreologia…
  • Makinak eta sistemak: konpresoreak, sistema hidraulikoak, barne-errekuntzako motorrak, transmisioak, aerosorgailuak…

Industria-sektore batean baino gehiagotan jarduten du: aeroespaziala, automobilgintza, itsas sektorea, meatzaritza, papergintza, energia, herri-lanak, sorkuntza eolikoa…

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57