Edukira joan

Zerbitzu teknologiko aurreratuak - Tekniker

Abiadura handiko aplikazio-zentroa

TEKNIKER herrialde honetako abangoardia teknologikoa izan da abiadura handiko mekanizazioaren arloan, laurogeiko hamarkadaren amaieratik bertatik. Hori dela eta, EAEko, Espainiako eta Europako asmo handieneko ikerketa-proiektuetan parte hartu du. Hala, gaur egun, know-how baliotsua du bezeroen zerbitzura. Makina eta prozesua oso baten zati gisa ulertzen dituen aplikazio-zentro batetik lortu da know how hori, eta fabrikazio lehiakorrari irtenbide eta aukera berriak eskaintzeko balio du.

Hauek eskaintzen dira zerbitzuan:

  • Bezeroaren arazoak analizatzea.
  • Abiadura handiko makinaren zehaztapen teknikoak definitzea.
  • Prozesua optimizatzea (ebaketa-tresnak eta -parametroak, mekanizazio-estrategiak…).
  • Aplikazioak egiaztatzea eta baliozkotzea.
  • Trebakuntza-planak.
  • Hobekuntza berrien eta/edo garapen berrien arabera etengabe eguneratzea.
Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57