Edukira joan

Zerbitzu teknologiko aurreratuak - Tekniker

Analisi kimikoa

imágen representativa de análisis químicos

Armeria Eskolako industria-laborategiak sortu zirenetik (pasa den mendeko hirurogeiko hamarkadan), hainbat produktu-, material- eta hondakin-motaren karakterizazio kimikoa eta fisiko-kimikoa egiteko zerbitzua eskaintzen da. Zerbitzu hori egiaztatuta dago, denboran zehar iraun baitu eta hazi egin baita. Hasiera batean, batez ere, hauek analizatzen dira: olio eta lubrifikatzaile industrialak, erabilera industrialeko petrolioaren beste zenbait deribatu (olio hidraulikoak, transformadoreetakoak, olio hoztaileak, tenplaketakoak, taladrinak), urak (hondakin-urak, hondakin solidoak, likidoak eta esekidurak, lurzoru poluituak, etab.) eta aleazio metalikoak.

Kalitatea, independentzia eta erantzun azkarrak

Analisi guztiak ziurtatuta daude, UNE-EN-ISO 9001:2000 arauaren arabera. Gainera, karakterizazio eta neurketa gehienek dagokien ENAC ziurtapena dute (“Kalitate-ziurtagiriak eta -akreditazioak” ). TEKNIKERen laborategiak ez dira produktuen fabrikatzaileen interesen mendekoak, ezta enpresen edo erakundeen mendekoak ere; beraz, analisiek eta, batez ere, diagnostiko eta txostenek ekitate- eta doitasun-bermea dute, eta irizpide zientifikoak eta teknologikoak bakarrik erabiliz egiten dira beti. Euskarri informatikoa duen barne-antolamenduak eta B2B eta B2C erreminta erabilgarriek berehala erantzuteko aukera bermatzen dute (Wear Check Ibericako mantentze-lan prediktiboetako zerbitzuetarako, 24-48 ordu besterik ez), betiere dagozkien konpromisoak errespetatuz –zerbitzua eman aurretik ezarritakoak–.

Pertsonalizazioa eta logistika aurreratua

Piezen garraioaren eta manipulazioaren logistika aurreratuari esker, eta bezeroentzat diagnostikoak eta txostenak berariaz egiten dituzten adituei esker, kudeaketa arina eta tratu pertsonalizatua bermatzen dira.

Olioak eta petrolioaren beste zenbait deribatu (Wear Check Iberica)

TEKNIKERen petrolioaren deribatuak karakterizatzeko laborategia Wear Check nazioarteko sareko kidea da 1990etik, eta Italia, Portugal eta Espainiako sarea ustiatzeko eskubideak ditu. Lubrifikatzaileak karakterizatzeko nazioarteko sistema handiena da Wear Check, eta laborategiak ditu Alemanian, Australian, Belgikan, Kanadan, Erresuma Batuan eta Hego Afrikan. Sareko kide izateko, oso prozedura zorrotzei jarraitu behar zaie eta analisiak egiteko ekipamendu aurreratuena izan behar da.

Hala, eta erabiltzen diren olioen karakterizazioaren arabera, makinariaren, ekipo-ondasunen eta garraiorako ibilgailuen mantentze-lan prediktiboak egiteko euskarri zabala eskaintzen da. Ondorioz:

  • Mantentze-lanen kostuak jaisten dira, eta osagaien iraupena handitzen da.
  • Produktibitatea handitzen da, geldialdiak txikitzen direlako.
  • Segurtasuna handitzen da.
  • Ingurumen-kostua txikitzen da, lubrifikatzaileen eta sistema lubrifikatuen iraupena luzatzen baita.

Karakterizazio eta mantentze-lan prediktibo hutsak egiteaz gain, laborategi horrek hauekin lotutako jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Higaduran, lubrifikatzean eta mantentze-lanetan trebatzea.
  • Lubrifikazio-ikuskapenak.
  • Aholkularitza-zerbitzuak.

Urak eta ingurumena

Analisiak, helburu hauekin:

  • Araztegiak kontrolatzea.
  • Isuriak kontrolatzea.
  • Hondakinak kontrolatzea.
  • Ibaiak kontrolatzea.
  • Hozte-sistemetako urak kontrolatzea.

Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dira:

  • Uren, lixibiazioen eta hondakinen laginak hartzea.
  • Arazketa-prozesuak kontrolatzea: aholkularitza eta urak eta hondakinak analizatzea.
  • Industria-hondakinak zaintzea eta kontrolatzea.
  • Hondakindegietako ingurumen-ebaluazioa eta -kontrola.
  • Ibaien kontrol analitikoan arro-erakundeekin lankidetzan aritzea.
  • Hozte-sistemetako azterketa analitikoa.
  • Ur fekalak analizatzea.

Aleazio metalikoak analizatzea:

Analisi kimikoak egiteko aukeren artean, aleazio metalikoak –bai konbentzionalak, burdinan oinarritutakoak (altzairuak eta galdaketak), baita bestelakoak ere (aluminiozkoak, titaniozkoak, magnesiozkoak, kobrezkoak, superaleazioak...)– karakterizatzeko eta identifikatzeko aukera eskaintzen da. Horretarako, ekipamendu zehatza dago laborategian, eta trazagarritasuna bermatzen duten ziurtagiriak eta akreditazioak ditu (“Kalitate-ziurtagiriak eta -akreditazioak”). Aleazio metalikoen analisi kimikoak metaloteknia-zerbitzuak egiten dituen karakterizazio metaloteknikoen eta metalografikoen osagarri dira.

Informazio zehatzagoa: Wearcheck Ibérica TEKNIKER

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57