Tekniker

Semantic Technologies for supporting KDD Processes

Autorea: Iker Esnaola Gonzalez Tesi zuzendaria Jesús Bermúdez, UPV/EHU e Izaskun Fernández, IK4-TEKNIKER Data2019

Erosotasun termikoa eta aldi berean energiaren erabilera eraginkor bat bermatzea, erronka bat da gaur egun eraikin gehienetan. IoT-aren (Internet of Things) iritsiera eta KDD (Knowledge Discovery in Databases) prozesuen heldutasunak arazo honi konponbide bat bilatzen lagundu dezakete. Hala ere, teknologia hauen konbinazioa ez da erraza, batez ere datuen heterogeneitate eta bolumenaren ondorioz. Kasu hauetan, datu analistek, KDD prozesu hauetan zehar laguntza eskaintzen duen asistentzia aplikazio batez baliatu litezke.

Ikerketa lan honetan, datu analistak KDD fase desberdinen zehar lagundu nahi dira, eraikin tertziarioetan efizientzia energetikoa eta erosotasun termikoa lortzeko helburuarekin. Horretarako, EEPSA (Energy Efficiency Prediction Semantic Assistant) proposatzen da. Honek, datu analistei laguntza ematen die, alde batetik, arazoaren aldagai garrantzitsuenak aurkitzen, eta bestetik, datuen arteko erlazioei buruzko informazioa emanez.

EEPSA-k Teknologia Semantikoak erabiltzen ditu, hala nola ontologiak, ontologietan oinarritutako arauak, eta ontologietan oinarritutako datuen atzipena. Zehazki, proposatutako EEPSA-ren oinarria EEPSA ontologia da zein, era berean, 3 ODP-tan (Ontology Design Patterns) oinarritzen den. ODP hauek, gaur egun existitzen diren proposamenen ahuleziak konpontzen saiatzen dira. Zehazki, ondorengo kontzeptuak adierazten dituzten proposamenak: ezaugarri interesgarriak eta beraiek nolakotasunak; behaketa eta aktuazioak; hauek sortzen dituzten sentsore eta aktuatzaileak; eta erabilitako prozedurak. Ontologiaren diseinuak bere aldaketa era metodiko batean egitea ahalbidetzen du, era horretan datu analistak beste eraikin mota batzuetako arazo berdintsuetan laguntzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu