Tekniker

"Robotikak sektore aeronautikoko enpresentzat dituen aukerak" jardunaldia

Data28-02-2018 - 28-02-2018 Data

IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

Jardunaldia, HispaRob, robotika, aeronautika

Robotikak gero eta gehiago eskaintzen die sektore aeronautikoko enpresei; aukera berriak eskaintzen dizkie. Zentzu horretan, HispaRob Robotikako Espainiako Plataforma Teknologikoak eta bertako kide batek, IK4-TEKNIKERek, doako jardunaldi bat antolatu dute datorren otsailaren 28rako, "Robotikak sektore aeronautikoko enpresentzat dituen aukerak" deiturikoa.

IK4-TEKNIKERek Eibarren dituen instalazioetan izango da jardunaldia, eta robotikaren eta horren ezarpenen onurak ezagutu nahi dituzten sektoreko enpresa guztiei dago zuzenduta.

Hegan klusterraren ekarpenak eta Clean Sky programaren ikuspegi europarra jasoko ditu jardunaldiak. Gainera, hainbat enpresaren erabilera-kasuak aurkeztuko dira, eta IK4-TEKNIKERen automatizazio-irtenbideen nahiz robotika industrialeko irtenbideen erakusketa egingo da.

IZEN-EMATEAK

Enpresen izen-emateei lehentasuna emango da.

Inskripzio orria

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu